6 Eta erran çuen: Huna populu bakar bat, eta oroc minçaia bera dute; eta hasi dute lan hau, eta ez dute burutic utzico osatu artecan.
7 Çatozte beraz, jauts gaiten, eta hor nahas deçagun horien hizcunça, batac bercea adi ez deçançat.
8 Eta horrela barraiatu cituen Jaunac toqui hartaric bazter gucietara, eta utzi çuten hiriaren eguitea.
9 Aria hortaz hiriari emana içan citzaioen icençat Babel, han nahasia içan celacotz lur gucico minçaia: eta Jaunac barraiatu cituen guiçonac handic bazter orotara.
10 Hina Semen ondocoac: Semec ehun urthe bacituen Arphacsad içan çuenean, uholdea iragan-eta bi urtheren buruan.
11 Eta Arphacsad içanez gueroz, Sem bici içan borz ehun urthe, eta içan cituen semeac eta alabac.
12 Arphacsadec hogoi eta hamaborz urthetan içan çuen Sale.