1 Bainan Jaunac erran cioen Abrami: Ilki çaite çure lurretic, eta çure ahaidegotic, eta çure aitaren etchetic, eta çato nic erakutsiren darotzutan lurrera.
2 Çutaric atheratuco dut jendaia handi bat, benedicatuco çaitut, eta handietsico dut çure icena, eta benedicatua içanen çare.
3 Benedicatuco ditut benedicatzen çaituztenac, eta madaricatuco ditut madaricatzen çaituztenac, eta çu baithan benedicatuac içanen dira lurreco jendaqui guciac.
4 Jaunac manatu içan cioen beçala, Abram ilki içan cen beraz, eta Lot goan cen harequin. Abramec hirur hogoi eta hamaborz urthe cituen Haranetic athera cenean.