11 Eta Eguiptoan sarcera cihoalaric, erran cioen Sarai bere emazteari: Badaquit emazte eder bat çarela;
12 Eta Eguiptoarrec ikusico çaituztenean erranen dute: Horren emaztea da: eta hilen naute, eta çu atchiquico çaituzte.
13 Erraçu beraz, othoi, ene arreba çarela: onsa guertha daquidan çu gatic, eta bicia çure ariaz beguira deçadançat.
14 Bada Abram Eguiptoan sarthu cenean, Eguiptoarrec ikusi çuten emaztequi hura hainitz ederra cela.
15 Eta aitzindariec jaquinsun eguin çuten Faraon eta haren baithan espantu eguin çuten Saraiez: eta andre hori eramana içan cen Faraonen etchera.
16 Bainan Abrami ongui eguin cioten haren ariaz: eta içan cituen ardiac, idiac, astoac, muthilac eta nescatoac, asto urrixac eta cameluac.
17 Bainan Jaunac gaitz handiz jo cituen Faraon eta haren etchecoac, Sarai Abramen emaztearen ariaz.