2 Çutaric atheratuco dut jendaia handi bat, benedicatuco çaitut, eta handietsico dut çure icena, eta benedicatua içanen çare.
3 Benedicatuco ditut benedicatzen çaituztenac, eta madaricatuco ditut madaricatzen çaituztenac, eta çu baithan benedicatuac içanen dira lurreco jendaqui guciac.
4 Jaunac manatu içan cioen beçala, Abram ilki içan cen beraz, eta Lot goan cen harequin. Abramec hirur hogoi eta hamaborz urthe cituen Haranetic athera cenean.
5 Hartu cituen Sarai bere emaztea eta Lot bere anaiaren semea, eta cituzten ontasun guciac, eta Haranen sorthu içan citzaizcoten haurrac; eta ilki ciren Canaango lurrera goatecotzat. Hartara heldu içan cirenean,
6 Abramec trebesatu çuen toquia Siquemgo lurreraino, eta haran Ospetsuraino: Cananearra çagoen orduan ephaitza hequietan.
7 Bada Jauna aguertu citzaioen Abrami, eta erran cioen: Lur hau emanen diotet çure ondoreei. Eta Abramec leku hartan alchatu cioen aldare bat Jaunari, ceren han aguertu baitzitzaioen.
8 Eta handic iraganic mendi batera, Betheldic iguzqui-sorthaldera cenera, han jarri çuen bere olha, Bethel çuela iguzqui-sarcera eta Hai iguzqui-atheratzera: han ere alchatu cioen aldare bat Jaunari, eta dei eguin cioen haren icenari.