1 Abram igan cen beraz Eguiptotic hegoaldera, bera, eta bere emaztea, bere pusca guciequin, eta Lot harequin.
2 Bada Abram hainitz aberats cen urhezco eta cilharrezco ontasunez.
3 Eta itzuli cen ethorri bideaz, hegoaldetic Bethelera, lehenago Bethel eta Hai artean bere olha jarri içan çuen lekura,
4 Aldarea lehenago alchatu içan çuen toquira, eta han deithu çuen Jaunaren icena.
5 Bainan Lot Abramequin cenac ere ardi eta idi arthaldeac bacituen eta olhac ere bai.