12 Abram egon cen Canaango lurrean: Lot baratu cen Jordan inguruco hirietan, eta bere egoitza eguin çuen Sodoman.
13 Bada Sodomarrac guiçon tzarrac ciren eta bekatoros handiac Jaincoaren aitzinean.
14 Eta Jaunac erran cioen Abrami, Lot haren ganic bereci içan cen ondoan: Alcha çatzu beguiac, eta beguira çaçu çaren toquitic ipharrera eta hegoara, iguzqui-sortaldera eta etzinaldera.
15 Beguiratzen dioçun lur hori gucia emanen dut çuri eta çure ondocoei eguneta-bethico,
16 Çure ondoregoa populatuco dut lurreco herrautsa beçala: guiçonic balin bada lurreco herrautsa konda deçaqueenic, kondatuco ahal ere du çure ondoregoa.
17 Xuti çaite beraz, iragan çaçu lur hori lucean eta çabalean; ecen çuri ematecotan naiz hori.
18 Abram beraz, bere olha aldaraturic, ethorri cen egotera Mambreco haran ondora, Hebronen denera: eta han aldare bat alchatu cioen Jaunari.