14 Eta Jaunac erran cioen Abrami, Lot haren ganic bereci içan cen ondoan: Alcha çatzu beguiac, eta beguira çaçu çaren toquitic ipharrera eta hegoara, iguzqui-sortaldera eta etzinaldera.
15 Beguiratzen dioçun lur hori gucia emanen dut çuri eta çure ondocoei eguneta-bethico,
16 Çure ondoregoa populatuco dut lurreco herrautsa beçala: guiçonic balin bada lurreco herrautsa konda deçaqueenic, kondatuco ahal ere du çure ondoregoa.
17 Xuti çaite beraz, iragan çaçu lur hori lucean eta çabalean; ecen çuri ematecotan naiz hori.
18 Abram beraz, bere olha aldaraturic, ethorri cen egotera Mambreco haran ondora, Hebronen denera: eta han aldare bat alchatu cioen Jaunari.