3 Eta itzuli cen ethorri bideaz, hegoaldetic Bethelera, lehenago Bethel eta Hai artean bere olha jarri içan çuen lekura,
4 Aldarea lehenago alchatu içan çuen toquira, eta han deithu çuen Jaunaren icena.
5 Bainan Lot Abramequin cenac ere ardi eta idi arthaldeac bacituen eta olhac ere bai.
6 Lekua etzen asqui çabala biençat batean, ecen hequien ontasuna hain cen handia non elkarrequin ecin egon baitzitazqueen.
7 Hortaric athera cen escatima bat Abramen eta Loten arçainen artean. Bada orduan Cananearra eta Pherecearra egoten ciren aurkinça hartan.
8 Abramec erran cioen beraz Loti: Çure eta ene artean, çure arçainen eta eneen artean, eztadiela, othoi, kimeraric içan: ecen anaiac gare guciac.
9 Huna lurra oro non dagoen çure aitzinean: berez çaite, othoi, ni ganic: ezquer balin baçoaci, nic hartuco dut escuin: escuina hautatzen baduçu, nic eguinen dut ezquer.