9 Huna lurra oro non dagoen çure aitzinean: berez çaite, othoi, ni ganic: ezquer balin baçoaci, nic hartuco dut escuin: escuina hautatzen baduçu, nic eguinen dut ezquer.
10 Lotec beraz beguiac alchaturic, beguiratu cioen Jordan heguico bazterrari, ceina, Jaunac Sodoma eta Gomorha xahutu baino lehen, gucia urztatua baitzen, baratze bat iduri eta Eguiptoa beçala, Segorrera deraman bidean.
11 Eta Lotec beretzat hautatu çuen Jordan inguruco bazterra, eta goan cen iguzqui-sortaldetic: eta anaiac elkarganic bereci ciren.
12 Abram egon cen Canaango lurrean: Lot baratu cen Jordan inguruco hirietan, eta bere egoitza eguin çuen Sodoman.
13 Bada Sodomarrac guiçon tzarrac ciren eta bekatoros handiac Jaincoaren aitzinean.
14 Eta Jaunac erran cioen Abrami, Lot haren ganic bereci içan cen ondoan: Alcha çatzu beguiac, eta beguira çaçu çaren toquitic ipharrera eta hegoara, iguzqui-sortaldera eta etzinaldera.
15 Beguiratzen dioçun lur hori gucia emanen dut çuri eta çure ondocoei eguneta-bethico,