12 Bere pusquequin eraman ere çuten Lot, Abramen anaiaren semea, Sodoman çagoena.
13 Eta huna itzuri cirenetaric batec jaquinsun eguiten duela Abram Hebrearra, ceina baitzagoen Mambre Amorhear, Escolen anaiaren eta Anerren anaiaren haranean: ecen hauquiec patuz josiac ciren Abramequin.
14 Abramec hori aditu çuenean, erran nahi Lot bere anaia hartua çuela, bereci cituen hirur ehun eta hemeçorci bere etcheco sehi biphilenetaric, eta jarraiqui cen Daneraino.
15 Eta bere lagunac phartituric, etsaien gainera erori cen gabaz, jo cituen eta jarraiqui citzaioten Hobaraino, ceina baita Damaseco ezquerrean.
16 Eta guibelera ekarri cituen ontasun gucia, Lot bere anaia bere pusquequin, emaztequiac ere eta jendea.
17 Sodomaco erregue athera citzaioen bidera, itzuli cenean deseguinic Codolahomor eta harequin ciren erregueac Sabeco haranean, ceina baita Erregueren harana,
18 Melkisedec bada, Salemgo erregueac, oguia eta arnoa escaincen cituelaric, ecen Jainco gorenaren apheça cen,