2 Guerla eman çutela Bara Sodomaco erregueri, Bersa Gomorhaco erregueri, Senaab Adamaco erregueri. Semeber Seboimgo erregueri, eta Balaco erregueari: Bala eta Segor biac bat dira.
3 Hauquiec bildu ciren guciac Oihanetaco haranera, ceina baita orai Itsas-gacia.
4 Bada hamabi urthez içanac ciren Codorlahomorren azpico, eta hamahirugarren urthean aldaratu ciren haren ganic.
5 Beraz hamalaugarren urthean Codorlahomor ethorri cen berequin cituen erregueequin: eta jo cituzten Erraphaimarrac Astarothcarnaimen, eta Çucimarrac hequiequin, eta Emimarrac Sabe-Cariathaimen,
6 Eta Correarrac Seirreco mendietan, Pharan, mortuan deneco celhaietaraino.
7 Eta guibelerat itzuliric ethorri ciren Misphateco ithurrira, Misphat baita Cades, eta xehatu cituzten Amalectarren toquiac eta Amorhearrena ceinac baitzauden Asasonthamarren.
8 Eta Sodomaco erregue, Gomorhacoa, Adamacoa, Seboimgoa eta Bala edo Segorrecoa athera ciren eta beren armada erakarri çuten Oihanetaco haranera hequien contra;