1 Horiec hola guerthatu ondoan, Jauna ikuspen batean minçatu citzaioen Abrami, erraten cioelaric: Ez içan beldurric, Abram, ni içanen naiz çure gueriçatzailea eta çure sari guciz handia.
2 Abramec ihardetsi cioen: Jainco Jauna, cer emanen darotaçu niri? hilen naiz ni haurric gabe, Damasc da Eliecer ene etche-guiçonaren semea.
3 Eta erran çuen oraino: Ez darotaçut ondoreric eman; eta horra ene sehi bat içanen dela ene premu.
4 Ordu berean Jaunac ihardetsi cioen, erraten cioelaric: Ez da hori içanen çure premua, bainan çutaric atheraco dena içanen duçu premu.