10 Abramec harturic hequiec guciac, eguin cituen erdiz-erdi eta bi çathiac bi aldetara parrean-par eçarri: bainan xoriac osoric utzi cituen.
11 Eta hegastinac jautsi ciren hiliquien gainera, eta Abramec haiçatzen cituen.
12 Bainan iguzqui sarcean, loa jautsi cen Abramen gainera, eta laztura handi belz batec hartu çuen.
13 Eta errana içan citzaioen: Jaquin çaçu aitzinetic çure ondoregoa ibildaun içanen dela atze lurretan, eta azpicotu dutela, eta lau ehun urthez cer jasan emanen diotela.
14 Bizquitirtean nic juiatuco dut jendaia, ceinaren azpico içanen baita: eta guero ilkico dira ontasun handiequin.
15 Bainan çu, çaharce goço batean hilic, baquean çure arbasoetara goanen çare.
16 Eta çure ondocoac laugarren guiçamendean bihurtuco dira hunat: ecen Amorhearren gaixtaqueriec ez dute orai arteo neurria bethe.