5 Eta campora ilkiaraciric, erran cioen: Beguiac ematzu cerura, eta içarrac konda çatzu, ahal baduçu. Eta erran cioen: Horrela içanen dira çure ondoreac.
6 Abramec sinhetsi çuen Jaincoa baithan, eta hori iratchiquia içan citzaioen çucentasuneracotz.
7 Eta Jaincoac erran cioen: Ni naiz Jauna, Ur Caldeacotic erakarri çaitudana, çuri emateco lur hau eta goça deçaçunçat.
8 Abramec erran cioen: Jainco Jauna, certaric eçagut deçaquet, huntaz goçatuco naicela?
9 Eta Jauna ihardetsi cioen, erraten cioelaric: Har çatzu enetzat hirur urthetaco behi bat, hirur urthetaco ahunz bat, eta hirur urthetaco ahari bat, ttorttoila bat eta uso bat.
10 Abramec harturic hequiec guciac, eguin cituen erdiz-erdi eta bi çathiac bi aldetara parrean-par eçarri: bainan xoriac osoric utzi cituen.
11 Eta hegastinac jautsi ciren hiliquien gainera, eta Abramec haiçatzen cituen.