2 Eta erran cioen bere senharrari: Huna non Jaunac hersi nauen, ez amatzecotzat: Su çaite ene nescatoaren gana, hea hartaric bederen içan deçaquedan semeric. Eta Abramec onhetsi çuenean haren othoitza,
3 Saraiec hartu çuen Agar, bere nescato Eguiptoarra, Canaango lurrean egoten hasiz gueroztic hamar urtheren buruan, eta eman cioen bere guiçonari andretzat.
4 Abram sarthu cen Agarren gana. Bainan hunec ikusiric haurdun cela, erdeinatu çuen bere etchecandrea.
5 Eta Saraiec erran cioen Abrami: Gaizqui çabilça ene gainean. Nerorrec eçarri darotzut ene nescatoa çure besoetan, eta hunec ikusiric haurdun dela, erdeinutan naduca: Jaunac juia beça çure eta ene artean.
6 Abramec ihardetsi cioen: Huna çure nescatoa non duçun escuetan; eguioçu nahi duçuna. Saraiec beraz jasanarazten ciolacotz, Agar eman cen ihesari.
7 Eta Jaunaren aingueruac atzeman çuenean eremuan, Surreco bidean, mortuan den ithur-uraren aldean,
8 Erran cioen: Agar, Saraien nescatoa, nondic heldu çare? eta nora çoaci? Ihardetsi cioen hunec: Sarai ene etchecandrearen beguietaric ihes nabila.