10 Hau da ene patua, beguiratuco duçuena ene eta çuen artean, eta çure ondocoec çure ondotic: Çuetaricaco muthicoqui guciac içanen dira ingurebaquiac.
11 Eta ingurebaquico duçue buztan-mocoan haraguia hori, içan dadiençat ene eta çuen arteco patuaren seinalea.
12 Çuen artean çorci egunetaco muthicoquiac oro ingurebaquiac içanen dira içaldi gucietan; eta sehia, nahiz etchean sorthua, nahiz erosia, ingurebaquia içanen da, ez balitz ere çuen odoletic.
13 Eta ene patua çuen haraguian içanen da bethico batasunetan.
14 Eta muthilquia, ceinaren buztan-mocoan haraguia ingurebaquia içanen ez baita, heriotzez kendua içanen da populuaren artetic, ceren hautsi içan duen ene patua.
15 Jaincoac erran cioen oraino Abrahami: Sarai çure emaztea ez duçu deithuco Sarai, bainan bai Sara.
16 Eta benedicatuco dut hura, eta haren ganic emanen darotzut seme bat benedicatuco dudana, eta gora içanen da jendaietan, eta populuen erregueac atheraco dira haren ganic.