14 Eta muthilquia, ceinaren buztan-mocoan haraguia ingurebaquia içanen ez baita, heriotzez kendua içanen da populuaren artetic, ceren hautsi içan duen ene patua.
15 Jaincoac erran cioen oraino Abrahami: Sarai çure emaztea ez duçu deithuco Sarai, bainan bai Sara.
16 Eta benedicatuco dut hura, eta haren ganic emanen darotzut seme bat benedicatuco dudana, eta gora içanen da jendaietan, eta populuen erregueac atheraco dira haren ganic.
17 Abraham ahuspez erori cen, eta irri eguin çuen, bere bihotzean erraten çuelaric: Uste duqueçu ehun urthetaco guiçonari sorthuco çaioela semeric? eta lau hogoi eta hamar urthetan Sarac eguinen duela haurric?
18 Eta erran cioen Jaincoari: Oxala Ismael bici baledi çure aitzinean.
19 Eta Jaincoac erran cioen Abrahami: Sara çure emazteac emanen darotzu seme bat, Isaac deithuco duçuna, eta eguinen dut harequin patu bat bethi iraunen duen batasuneraco, eta haren ondotic haren ondoregoarequin.
20 Ençun çaitut Ismaelen gainean ere. Huna non benedicatuco dudan, eta hainitz berhatuco eta populatuco dut: hamabi aitzindari sorthuco dira haren ganic, eta bere eçarrico dut jendaia handi baten gainean.