3 Abram ahuspeca erori cen.
4 Eta Jaincoac erran cioen: Ni naiz, eta ene patua çurequin, eta içanen çare asco jendaien aita.
5 Eta etzare guehiago deithuco Abramen icenaz; bainan deithuco çare Abraham, ceren eçarri baitzaitut hainitz jendaien aita.
6 Popularacico çaitut ikaragarriqui, eta eçarrico çaitut jendaien artean buruçagui, eta erregueac atheraco dira çutaric.
7 Eta jarrico dut ene patua ene eta çure artean, eta çure ondoregoaren artean çure ondotic, bere guiçaldietan, bethico fedeaz; içan nadiençat çure Jaincoa, eta çure ondotic, çure ondocoena.
8 Eta emanen darotzuet çuri eta çure odolecoei çure erromeriaco lurra, Canaango lur gucia, bethi goçatzeco, eta içanen naiz çure eta hequien Jaincoa.
9 Jaincoac berriz erran cioen Abrahami: Eta çuc beraz beguiratuco duçu enequilaco patua, eta çure ondocoec ere bai çure ondotic beren guiçaldietan.