1 Bada, Abraham, egun batetaco beroan, jarria çagoelaric bere olhaco athean, Mambreco haranean, Jauna aguertu citzaioen.
2 Eta beguiac alchatu cituenean, hurbilean xutic hirur guiçon aguertu citzaizcon: ikusi orduco, olhaco athetic laster eguin çuen hequien bidera, eta lurrera gurthuz adoratu cituen.
3 Eta erran çuen: Jauna, gracia çure beguietan aurkitu balin badut, etzaitela iragan çure cerbitzaria ganic urrunago.
4 Ekarrico darotzuet ur xorta bat çuen çangoen garbitzeco, eta pausa çaitezte çuhaitzaren azpian.
5 Ekarrico dut ogui poci bat, eta barnea hazcartuco darotzuete: aitzina goanen çarete guero, hortacotzat ecen ethorri çareteque çuen cerbitzaria gana. Hauquiec erran cioten: Eguiçu minçatu çaren beçala.
6 Abrahamec herresacan eguin çuen bere olhara Sararen gana, eta erran cioen: Higui çaite, gaitzeru bat irin orha çaçu, eta ophilac hautspean erre çatzu.
7 Berriz, berac laster eguin çuen aciendetara, eta handic hartu çuen aratche guri-on bat, eta eman cioen muthil bati ceinac berehala errearaci baitzuen.