11 Biac ecen çaharrac ciren eta adin handitan, eta astagaitzac gueldituac ciren Sara baithan.
12 Sarac ixilic irri eguin çuen, cioelaric: Çahartu naicen ondoan eta ene jauna ere hautsi, atseguinari bideric emanen diot?
13 Bainan Jaunac erran cioen Abrahami: Certaco irri eguin du Sarac, dioelaric: Atsotu-eta, haurric eguiazqui eguin othe deçaquet?
14 Othe da deusere gaitzic Jaincoarençat? erran beçala itzulico naiz urthemugan çu gana, biciric içanen çare, eta Sarac içanen du seme bat.
15 Sarac ukatu çuen, cioelaric: Ez dut irriric eguin, icialdurac hartua nincen. Bainan Jaunac erran cioen: Ez da hori hola, irri eguin duçu.
16 Arrotzec, xutitu cirenean beguiac eman cituzten Sodomaco aldera: eta Abraham hequiequin batean, hequien lagun cihoan.
17 Eta Jaunac erran çuen: Eguin gogo dudana gorde othe deçoquet Abrahami,