16 Arrotzec, xutitu cirenean beguiac eman cituzten Sodomaco aldera: eta Abraham hequiequin batean, hequien lagun cihoan.
17 Eta Jaunac erran çuen: Eguin gogo dudana gorde othe deçoquet Abrahami,
18 Içan beharra delaric jendaia handi eta hazcar baten buru, eta lurreco jendaqui guciac hunen baithan benedicatzecoac direnaz gueroz?
19 Badaquit ecen manatuco diotela bere semeei, eta bere etcheco guciei bere ondotic, beguira deçaten Jaunaren bidea, eta iduc deçaten çucena eta çucentasuna, Jaunac Abrahamen alderat bethe deçançat berari aiphatu diozcan guciac.
20 Jaunac erran cioen beraz: Sodomaco eta Gomorhaco deihadarra berhatu da, eta hequien bekatua hainitz gaixtatu.
21 Jautsico naiz eta ikusico dut hea beren eguinçaz osatu dutenetz niri heldu içan çaitan deihadarra: jaquin deçadan hala den, edo ez den.
22 Itzuli ciren handic, eta goan ciren Sodomara; bainan Abraham guelditua çagoen oraino Jaunaren aitzinean.