28 Berrogoi eta hamar çucenetara borz escaz balira, hiri gucia xahu cineçaque berrogoi eta borcen gatic? Jaunac ihardetsi cioen: Ez dut xahutuco, han aurkitzen baditut berrogoi eta borz.
29 Berriz ere Abrahamec erran cioen: Bainan berrogoi aurkitzen badira, cer eguinen duçu? Ihardetsi çuen: Ez dut joco berrogoien ariaz.
30 Abrahamec erran cioen: Jauna, etzaitecela, othoi, samur, minçatzen banaiz oraino ere: Eta hor hogoi eta hamar aurkitzen badituçu? Ihardetsi çuen: Ez dut eguinen, hor atzematen baditut hogoi eta hamar.
31 Abrahamec erran çuen: Behin abiatu naicenaz gueroztic, minçatuco naiz ene Jaunari. Cer eguinen duçu hogoi kausitzen badituçu hor? Ihardetsi çuen: Ez dut hilen hogoien ariaz.
32 Berriz ere Abrahamec erran cioen: Errequeitzen çaitut, Jauna, etzaitecen hasarre oraino minçatzen banaiz behin: Eta hor aurkitzen badituçu hamar, cer eguinen duçu? Eta ihardetsi çuen: Hamarren gatic ez dut xahutuco.
33 Abrahami minçatzetic guelditu-eta, Jauna goan cen: eta Abraham itzuli cen bere lekura.