7 Berriz, berac laster eguin çuen aciendetara, eta handic hartu çuen aratche guri-on bat, eta eman cioen muthil bati ceinac berehala errearaci baitzuen.
8 Hartu cituen burra eta esnea eta errearaci çuen aratchea eta pausatu cituen arrotzen aitzinean: bera xutic çagoen hequien aldean çuhaitzaren azpian.
9 Eta jan içan çutenean, erran cioten: Non da Sara çure emaztea? Ihardetsi çuen: Huna, olhan da.
10 Batec erran cioen: Guibeleracoan ethorrico natzaitzu urthe-mugan, biciric içanen çare, eta Sara çure emazteac seme bat içanen du. Hori adituric, Sara irriz egon cen olhaco athe guibelean.
11 Biac ecen çaharrac ciren eta adin handitan, eta astagaitzac gueldituac ciren Sara baithan.
12 Sarac ixilic irri eguin çuen, cioelaric: Çahartu naicen ondoan eta ene jauna ere hautsi, atseguinari bideric emanen diot?
13 Bainan Jaunac erran cioen Abrahami: Certaco irri eguin du Sarac, dioelaric: Atsotu-eta, haurric eguiazqui eguin othe deçaquet?