1 Ilhuncean bi aingueru ethorri ciren Sodomara, Lot hirico atheetan jarria çagoelaric. Ikusi cituenean, xutitu cen, eta bidera goan citzaioten: lurrera gurthuric adoratu cituen,
2 Eta erran cioten: Othoizten çaituztet, jaunac, çatozte çuen muthilaren etchera, eta han egon çaizte: garbi çatzue çangoac eta lothuco çaizte berriz çuen bideari bihar goicean. Hauquiec ihardetsi çuten: Ez, egonen gare plaçan.
3 Hersatu cituen bazterraraztecotzat bere etchera: eta etchean sarthu cirenean, xuxendu çuen onthurunça, eta ophil airisac erre; eta jan çuten.
4 Bainan ohera goan baino lehen, hirico guiçonec inguratu çuten etchea, haurretic guiçon çaharreraino, populu guciac batean.
5 Eta deithu çuten Lot, eta erran cioten: Non dira gaur çure etchean sarthu içan diren guiçonac? erakar çatzu hunat, eçagut detzagunçat.