15 Arguia urratzen hasi cenean, aingueruec erchatzen çuten, erraten ciotelaric: Jaiqui çaite, eta har çatzu çure emaztea eta alaba biac, gal etzadiençat orobat çu ere hiri tzar hunequin batean.
16 Eta nola luçatzen baitzuen, hartu çuten escutic eta haren emaztea eta bi alabac ere, Jaincoac barkatzen cioelacotz.
17 Eta eraman çuten eta hiritic campo eçarri, eta han minçatu citzaizcon huneletan: Salba çaçu çure bicia: ez deçaçula guibelerat beguira, eta etzaitecela bara inguru hauquietan: bainan ihes eguiçu mendira, berceequin gal etzaitecençat.
18 Lotec ihardetsi cioten: Ene Jauna, othoi,
19 Çure sehiac çure aitzinean gracia aurkitu duenaz gueroz, eta ene gainean içan duçun urricalmendua erakutsi duçunaz gueroz, ene bicia salbatzecotzat, ez naiteque mendira hel, gaitzac atzeman gabe, eta hilen naiz.
20 Bada ondo huntan hiri bat, ceinetara ihes eguin baiteçaquet; ttipia da, eta salbatuco naiz hartan: ez othe da ttipia eta ene biciaren beguiratzeco asqui?
21 Eta Jaunac erran cioen: Huna non onhetsi dudan hortan ere çure othoitza, xahu ez deçadan hiria ceinaren alde minçatu baitzaizquit.