19 Çure sehiac çure aitzinean gracia aurkitu duenaz gueroz, eta ene gainean içan duçun urricalmendua erakutsi duçunaz gueroz, ene bicia salbatzecotzat, ez naiteque mendira hel, gaitzac atzeman gabe, eta hilen naiz.
20 Bada ondo huntan hiri bat, ceinetara ihes eguin baiteçaquet; ttipia da, eta salbatuco naiz hartan: ez othe da ttipia eta ene biciaren beguiratzeco asqui?
21 Eta Jaunac erran cioen: Huna non onhetsi dudan hortan ere çure othoitza, xahu ez deçadan hiria ceinaren alde minçatu baitzaizquit.
22 Higui çaite eta salba hor, ceren deusic ecin badut eguinen çu hor sarthu arteo. Hori gatic içan cen deithu hiri hura Segor.
23 Iguzquia lurraren gainera athera cen, eta Lot sarthu cen Segorren.
24 Jaunac beraz jautsaraci çuen cerutic Jauna ganic sufrezco eta suzco uria.
25 Eta hondatu cituen hiri hequiec, inguruco bazter guciarequin, eta hirietaco egoiliar guciac, eta lurrean berdatzen ceren guciac.