22 Higui çaite eta salba hor, ceren deusic ecin badut eguinen çu hor sarthu arteo. Hori gatic içan cen deithu hiri hura Segor.
23 Iguzquia lurraren gainera athera cen, eta Lot sarthu cen Segorren.
24 Jaunac beraz jautsaraci çuen cerutic Jauna ganic sufrezco eta suzco uria.
25 Eta hondatu cituen hiri hequiec, inguruco bazter guciarequin, eta hirietaco egoiliar guciac, eta lurrean berdatzen ceren guciac.
26 Lothen emazteac guibelerat beguiraturic, gatz mokortu cen.
27 Bada, Abraham goicetic jaiquiric, lehenago Jaunarequin egon cen toquira,
28 Beguiratu cioten Sodomari, Gomorhari eta inguru hartaco bazter guciari: eta ke bat ikusi çuen lurretic igaiten labe kea iduri.