25 Eta hondatu cituen hiri hequiec, inguruco bazter guciarequin, eta hirietaco egoiliar guciac, eta lurrean berdatzen ceren guciac.
26 Lothen emazteac guibelerat beguiraturic, gatz mokortu cen.
27 Bada, Abraham goicetic jaiquiric, lehenago Jaunarequin egon cen toquira,
28 Beguiratu cioten Sodomari, Gomorhari eta inguru hartaco bazter guciari: eta ke bat ikusi çuen lurretic igaiten labe kea iduri.
29 Ecen, noicere Jaunac xahutzen baitzituen toqui hartaco hiriac, orhoit içan cen Abrahamez eta salbatu çuen Lot egon içan cen hirietaco xahupenetic.
30 Eta Lot igan cen Segorretic, eta egon cen mendian eta haren bi alabac harequin (ecen beldur içan cen Segorren egoteco), eta egon cen cilhoca batean eta haren bi alabac harequin.
31 Eta çaharrenac gazteenari erran cioen: Gure aita çaharra da, eta ez da lurrean guiçon bat ere guelditu guri hurbil daquiquegunic lur gucico ohitzaren arabera.