32 Çato, arnoz mozcorraraz deçagun, eta lo eguin deçagun hunequin, galcera ez uztecotzat gure aitaren odola.
33 Eman cioten beraz beren aitari gau hartan arnoa edatera: çaharrena sarthu cen eta lo eguin çuen aitarequin: eta hau etzen ohartu noiz alaba etzan cen, ez-etare noiz jaiqui cen.
34 Berce egunean ere çaharrenac erran cioen gazteenari: Horra barda lo eguin dut aitarequin, eman deçogun gaur ere arnoa edatera, eta lo eguinen duçu harequin, beguira deçagunçat gure aitaren ganic hacia.
35 Gau hartan ere beren aitari arnoa eman cioten edatera; eta alaba gazteena sarthuric, lo eguin çuen harequin, eta hau etzen orduan ere ohartu noiz etzan cen alaba, edo noiz jaiqui cen.
36 Huneletan Loten alabac amatu ciren beren aitaren ganic.
37 Çaharrena erdi cen seme batez eta deithu çuen Moab: hau da Moabitarren aita, egungo eguna arteo iraun dutenena.
38 Gazteena ere erdi cen seme batez, eta deithu çuen Amon, erran nahi baita, ene populuaren semea: hau içan cen Amonitarren aita egun oraino ikusten ditugunena.