5 Eta deithu çuten Lot, eta erran cioten: Non dira gaur çure etchean sarthu içan diren guiçonac? erakar çatzu hunat, eçagut detzagunçat.
6 Lot ilki cen hequietara, athea bere guibelean hersten çuelaric, eta erran cioten:
7 Ene anaiac, ez, othoi, holaco gaizquiric eguin.
8 Baditut bi alaba, guiçonic oraino eçagutu ez dutenac: erakarrico darozquitzuet, eguinen duçue hequietaz nahi duçuena, guiçon horiei gaizquiric ez eguitecotan, ceren sarthuac baitira ene hegazteguiaren itzalean.
9 Bainan ihardetsi cioten: Habil hemendic. Eta berriz erran cioten: Sarthu haiz hemen arrotz beçala; gure juiatzera ethorri haiz? heroni hequiec baino hobequi ehoco hagu. Eta Loti muthiriqui borcha eguiten cioten: eta jadanic athearen jauçarazteco heinean ciren,
10 Eta arrotzec escua heldu cioten, Lot sarthu çuten beren ganat, eta athea hersi;
11 Eta itsutu cituzten campoan cirenac, ttipienetic handieneraino, hala non athea ecin causi baitzeçaqueten guehiago.