8 Baditut bi alaba, guiçonic oraino eçagutu ez dutenac: erakarrico darozquitzuet, eguinen duçue hequietaz nahi duçuena, guiçon horiei gaizquiric ez eguitecotan, ceren sarthuac baitira ene hegazteguiaren itzalean.
9 Bainan ihardetsi cioten: Habil hemendic. Eta berriz erran cioten: Sarthu haiz hemen arrotz beçala; gure juiatzera ethorri haiz? heroni hequiec baino hobequi ehoco hagu. Eta Loti muthiriqui borcha eguiten cioten: eta jadanic athearen jauçarazteco heinean ciren,
10 Eta arrotzec escua heldu cioten, Lot sarthu çuten beren ganat, eta athea hersi;
11 Eta itsutu cituzten campoan cirenac, ttipienetic handieneraino, hala non athea ecin causi baitzeçaqueten guehiago.
12 Erran cioten guero Loti: Baduçu hemen ahaide cembait, suhi, edo seme, edo alaba? hiri huntaric ilkiaraz çatzu çureac diren guciac;
13 Ecen leku hau xahutuco dugu, horien heiagora igan delacotz Jaunaren aitzinera, eta Jaunac igorri gaitu horien galcera.
14 Lot athera cen beraz, minçatu cen bere suhigaiei, bere alabequin ezcondu beharrac cituenei, eta erran cioten: Jaiqui çaitezte eta ilki toqui huntaric: ceren Jaunac hiria xahutzera derama. Bainan uste içan çuten trufaquerietan beçala minço cela.