1 Horreletan osatuac içan ciren cerua eta lurra beren edergailu guciequin.
2 Eta Jaincoac çazpigarren eguneco osatu çuen bere escuco lana: eta bere eguincari gucietaric pausu hartu çuen çazpigarren egunean.
3 Eta benedicatu çuen çazpigarren egun hura eta saindutu çuen: ceren hartan guelditu içan baitzen bere eguinça gucitic, eguitecotzat Jaincoac ezdeusetaric athera çuenetic.
4 Horrelacoac dira ceru-lurren ethorquiac, ezdeusetaric atheratuac içan cirenean, Jainco Jaunac eguin cituen egunean cerua eta lurra,
5 Eta campotaco landare guciac lurretic sorthu gabean, eta bazterretaco belhar guciac berenez haci gabean: Jainco Jaunac ecen uriric oraino lurrari etzioen eman, eta guiçona etzen lurraren lancecotzat.
6 Bainan lurretic igaiten cen ur bat, lurraren axal gucia ihinztatzen çuena.