10 Gogozco leku hartaric atheratzen cen hibai bat baratzearen urztatzeco, eta guero berezten dena lau burutan.
11 Bata deitzen da Phison: harec inguratzen du Hebilathco lur gucia, non sorcen baita urhea;
12 Eta lur hartaco urhea guciz ona da: han causitzen da bdelioa eta oniz harria.
13 Eta bigarren hibaia Jehon deitzen da: hura da Ethiopiaco lurra oro inguratzen duena.
14 Hirugarren hibaiaren icena da Tigris: hura Asiria aldera dihoa. Ufrata da laugarren hibaia.
15 Jainco Jaunac hartu içan çuen beraz guiçona eta eçarri gogozco pharabisuan, hura lant eta çain ceçançat.
16 Manu ere eman cioen erraten cioelaric: pharabisuco çuhaitz gucietaric jan çaçu.