13 Eta bigarren hibaia Jehon deitzen da: hura da Ethiopiaco lurra oro inguratzen duena.
14 Hirugarren hibaiaren icena da Tigris: hura Asiria aldera dihoa. Ufrata da laugarren hibaia.
15 Jainco Jaunac hartu içan çuen beraz guiçona eta eçarri gogozco pharabisuan, hura lant eta çain ceçançat.
16 Manu ere eman cioen erraten cioelaric: pharabisuco çuhaitz gucietaric jan çaçu.
17 Ordean ez deçaçun jan onguico eta gaizquico jaquitatearen çuhaitzetic. Ecen hartaric janen duçun egunean, heriotzez hilen çare.
18 Jainco Jaunac erran çuen berriz: Ez da on guiçona içan dadien bakar: eguin dioçogun lagun bat bere iduricoa.
19 Jainco Jaunac lurretic eguin ondoan beraz lurreco abere guciac eta ceruco hegastinac oro, erakarri cituen Adamen aitzinera, ikus ceçançat cer icen emanen cioten: eta Adamec abere bakotchari eman çuen icena da cinez haren icena.