20 Eta Adamec beren icenac eman ciotzaten acienda guciei, eta hegastin guciei, eta lurreco basabere guciei: bainan etzen aurkitzen Adamençat bere idurico lagunic.
21 Jainco Jaunac igorri cioen beraz Adami loaldi bat: eta lo çagoelaric kendu cioen saihets-heçur bat, eta haren orde eçarri cioen haraguia.
22 Eta Jainco Jaunac Adami kendu cioen saihets-heçurretic eguin çuen emaztequia: eta erakarri cioen Adami.
23 Eta Adamec erran çuen: Huna orai ene heçurretaco heçurra eta ene haraguico haraguia; hau deithuco da guicema, ceren guiçona ganic atheratua baita.
24 Horrengatic guiçonac utzico ditu bere ait-amac, eta iratchiquico da bere emazteari, eta bia içanen dira haragui batean.
25 Eta Adam eta bere emaztea buluzgorriric ciren biac: eta etziren ahalquetzen.