7 Jainco Jaunac eguin içan çuen beraz guiçona lurraren orhetic, eta beguithartera eman içan cioen bicizco ufaco bat, eta guiçona eguin içan cen bere arima bician.
8 Bada Jaincoac hastedanic gogozco baratze bat eguina çaducan: hartan eçarri çuen bere escuz eguina çuen guiçona.
9 Eta Jainco Jaunac lurretic ilkiaraci cituen çuhamu guciac, ederrac beguico, eta ahoco goçoac: eta baratzearen erdian bicitzeco çuhaitza eta onguiaren eta gaizquiaren jaquitateco çuhaitza.
10 Gogozco leku hartaric atheratzen cen hibai bat baratzearen urztatzeco, eta guero berezten dena lau burutan.
11 Bata deitzen da Phison: harec inguratzen du Hebilathco lur gucia, non sorcen baita urhea;
12 Eta lur hartaco urhea guciz ona da: han causitzen da bdelioa eta oniz harria.
13 Eta bigarren hibaia Jehon deitzen da: hura da Ethiopiaco lurra oro inguratzen duena.