16 Eta goan cen eta jarri balazta tiramen batean; eta erran çuen: Ez dut ikusico ene haurra hilcen; eta han jarcean, eman cen auhenari eta nigarrari.
17 Bada Jaincoac ençun çuen haurraren boça: eta Jaincoaren aingueru batec cerutic deithu çuen Agar erraten cioelaric: Cer hari çare, Agar? ez içan beldurric: Jaincoac ençun du haurraren boça, bera utzia den toquitic.
18 Xuti çaite, har çaçu haurra eta iduc çaçu escutic: ceren eguinen baitut jendaia handi baten buru.
19 Eta Jaincoac idequi ciotzan beguiac: Agarrec ikusiric ur-putzu bat, goan cen, eta çahaguia bethe çuen, eta haurrari edatera eman.
20 Eta Jaincoa içan cen Ismaelequin, ceina handitu baitzen eta mortuan egon, eta eguin cen guiçon-gazte balaztari bat.
21 Eta egon cen Pharango mortuan, eta bere amac emaztea harraraci cioen Eguiptoco lurretic.
22 Dembora hartan, Abimelequec, Phicol bere armadaco buruçaguiarequin, erran cioen Abrahami: Jaincoa çurequin da eguiten dituçun gucietan.