2 Eta Sara bere çaharcean amatu cen eta erdi Seme batez, Jaincoac lehenago erran içan çuen mugan,
3 Eta Abrahamec Isaac deithu çuen Sarac eguin, çuen semea:
4 Eta ingurebaqui çuen çorcigarren egunean Jaincoac manatu içan cioen beçala,
5 Ehun urthe bethe cituen ondoan: ecen aitac adin hura çuen Isaac sorthu cenean.
6 Eta Sarac erran çuen: Jaincoac bozteco bide eman darot: hau ençunen duten guciac boztuco dira enequin.
7 Eta erran çuen berriz: Norc sinhetsico çuen Abrahamec ençun behar çuela Sarac hazten çuela bere esnez seme bat, hari emana noiz-ere jadanic agudetua baitzen?
8 Haurra larritu cen, eta içan cen higüindua: eta Abrahamec, higüinceco egunean eguin çuen barazcari handi bat.