20 Eta Jaincoa içan cen Ismaelequin, ceina handitu baitzen eta mortuan egon, eta eguin cen guiçon-gazte balaztari bat.
21 Eta egon cen Pharango mortuan, eta bere amac emaztea harraraci cioen Eguiptoco lurretic.
22 Dembora hartan, Abimelequec, Phicol bere armadaco buruçaguiarequin, erran cioen Abrahami: Jaincoa çurequin da eguiten dituçun gucietan.
23 Jaincoaz cin eguidaçu bada ez darocuçula bidegaberic eguinen ez niri, ez ene haurrei, ez-etare ene ondocoei: bainan çuretzat içan dudan ikustate berarequin eguinen darotaçula niri eta lurrari ceintan arrotz beçala içatu baitzare.
24 Eta Abrahamec erran çuen: Cin eguinen dut nic.
25 Eta Abimelequi eguin ciotzan bere cuintac haren sehiec borchaz kendu cioten ur-putzu batez.
26 Eta Abimelequec ihardetsi cioen: Ez dut jaquin norc eguin darotzun gaizqui hori, bainan ez darotaçu albisteric eman, eta nic ez dut egun arteo aditu.