21 Eta egon cen Pharango mortuan, eta bere amac emaztea harraraci cioen Eguiptoco lurretic.
22 Dembora hartan, Abimelequec, Phicol bere armadaco buruçaguiarequin, erran cioen Abrahami: Jaincoa çurequin da eguiten dituçun gucietan.
23 Jaincoaz cin eguidaçu bada ez darocuçula bidegaberic eguinen ez niri, ez ene haurrei, ez-etare ene ondocoei: bainan çuretzat içan dudan ikustate berarequin eguinen darotaçula niri eta lurrari ceintan arrotz beçala içatu baitzare.
24 Eta Abrahamec erran çuen: Cin eguinen dut nic.
25 Eta Abimelequi eguin ciotzan bere cuintac haren sehiec borchaz kendu cioten ur-putzu batez.
26 Eta Abimelequec ihardetsi cioen: Ez dut jaquin norc eguin darotzun gaizqui hori, bainan ez darotaçu albisteric eman, eta nic ez dut egun arteo aditu.
27 Abrahamec hartu cituen beraz ardiac eta idiac, eta eman ciozcan Abimelequi: eta biec batasun eguin çuten.