28 Eta Abrahamec bazterrera eman cituen bere arthaldetic çazpi anchu.
29 Abimelequec erran cioen: Cer erran nahi dute bazterrera emanaraci dituçun çazpi anchu horiec?
30 Eta hunec ihardetsi çuen: Ene escutic hartuco dituçu çazpi anchu horiec, içan daquizquidan lekucotasunçat nic cilhatua dela putzu hau.
31 Horren gatic leku hura deithua içan cen Bersabe: ceren han biec cin eguin baitzuten,
32 Eta batasun eguin cineco putzuaren ondoan.
33 Guero Abimelec xutitu cen, Phicol bere armadaco buruçaguiarequin, eta itzuli ciren Palestindarren lurrera. Bainan Abrahamec oihan bat landatu çuen Bersaben, eta han deithu çuen Jainco Jaun bethierecoaren icena.
34 Eta lucez bici içan cen Palestindarren lurrean.