5 Ehun urthe bethe cituen ondoan: ecen aitac adin hura çuen Isaac sorthu cenean.
6 Eta Sarac erran çuen: Jaincoac bozteco bide eman darot: hau ençunen duten guciac boztuco dira enequin.
7 Eta erran çuen berriz: Norc sinhetsico çuen Abrahamec ençun behar çuela Sarac hazten çuela bere esnez seme bat, hari emana noiz-ere jadanic agudetua baitzen?
8 Haurra larritu cen, eta içan cen higüindua: eta Abrahamec, higüinceco egunean eguin çuen barazcari handi bat.
9 Sarac ikusiric Agar eguiptoarraren semea dostatzen Isaac bere semearequin, erran cioen Abrahami:
10 Camporat ematzu nescato hori eta bere semea: ecen çure nescatoaren semea, ez da premu içanen Isaac ene semearequin.
11 Abrahamec hau gogor atzeman çuen bere semearençat.