11 Eta huna Jaunaren aingueruac oihu eguiten dioela cerutic: Abraham, Abraham. Abrahamec ihardetsi cioen: Huna non naicen.
12 Aingueruac erran cioen: Ez heda escua haur horren gainera, eta ez dioçoçula eguin minic: eçagutu dut orai Jaincoaren beldurra baduçula, eta ez duçu ni gatic guphidetsi çure seme bakarra.
13 Abrahamec itzuli cituen beguiac eta bere guibelean ikusi çuen ahari bat adarretaric laharretan atzemana; eta harturic, holocaustetan escaini çuen bere semearen orde.
14 Eta leku hura deithu çuen, Jaunac ikusten du. Hortaric erraten da oraino egungo egunean: Jaunac ikusico du mendian.
15 Eta Jaunaren aingueruac berriz deithu çuen Abraham cerutic, erraten cioelaric:
16 Ene buruaz cin eguin dut, dio Jaunac: ceren hori eguin duçun, eta ez baituçu çure seme bakarra guphidetsi ni gatic,
17 Benedicatuco çaitut, eta populatuco dut çure hacia ceruco içarrac beçala, eta itsas-bazterrean den legarra beçala: çure ondoregoa içanen da bere etsaien atheen jabe.