4 Eta hirugarren egunean, beguiac alchaturic, urrunera ikusi çuen lekua.
5 Eta erran cioten bere muthilei: Çagozte hemen astoarequin: ni eta ene semea haraxeraino goaci, eta adoratu ondoan, bihurturen gare çuen gana.
6 Hartu ere çuen holocaustaco egurra, eta eman cioen Isaaqui soinera: eta berac sua eta marrauça eramaten cituen escuetan. Elkarrequin cihoacilaric,
7 Isaaquec erran cioen bere aitari: Aita. Abrahamec ihardetsi cioen: Cer nahi duçu, semea? Isaaquec erran çuen: Huna sua eta egurra, bainan holocaustaco bitima non da?
8 Abrahamec ihardetsi cioen: Jaincoac berac artha hartuco du, semea, holocaustaco bitimaz. Beraz aitzina çoacen biac;
9 Eta heldu içan ciren Jaincoac erakutsi toquira. Abrahamec han alchatu çuen aldare bat eta xuxendu egurra haren gainean; eta Isaac, bere semea, eçarri çuen estecaturic aldarean xuxendua çuen egurraren gainean.
10 Eta escua hedatu çuen eta lothu cen marrauçari bere semearen imolatzeco.