1 Sara bici içan cen ehun eta hogoi eta çazpi urthe,
2 Eta hil içan cen Arbeeco hirian, ceina baita Hebron, Canaango lurrean: eta Abraham ethorri cen haren deithoratzera eta hari nigar ematera.
3 Eta deithoretic alchatu cenean, minçatu cen Sethen semeei, erraten ciotelaric:
4 Arrotz eta bideante bat naiz çuen lekuan: indaçue çuen artean hobi baten çucena ehorz deçadan ene hila.
5 Hethen semeec ihardetsi çuten, ciotelaric:
6 Ençun gaitzatzu, Jauna, gure artean çare Jaincoaren aitzindari bat: çure hila gure hobi hautatuetan ehorz çaçu: nihorc ecin debecatuco darotzu çure hila bere hobian eçarcea.