14 Eta Efronec ihardetsi cioen:
15 Ene Jauna, ençun neçaçu: Galdeguiten duçun lurrac lau ehun cilharrezco siclo balio ditu, hori da çure eta ene arteco precioa: bainan cer da hori? ehorz çaçu çure hila.
16 Hori aditu çuenean, Abrahamec, phisaraci çuen Efronec galdatu dirua, Hethen semeac lekuco, lau ehun cilharrezco siclo, diru eçagutua,
17 Eta agueria eguina içan cen, aitzinean Efronena cen landa, ceintan baitzen har-cilo bikuna, Mambreri beguira çagoena, hala landa nola har-ciloa eta inguruan hartaco mugarrietan ciren çuhaitz guciac,
18 Abrahamen escuco eguiten cirela, Hethen semeac eta hiri hartaco athetic sarcen ciren guciac lekuco.
19 Eta holetan Abrahamec ehorci çuen Sara bere emaztea landaco har-cilo bikunean, ceina Mambreri baitago beguira: hau da Hebron Canaango lurrean.
20 Eta landa eta hartan cen cilhoa Hethen semeez agueritan eçarriac içan ciren Abrahamen escuco hobitzat.