2 Eta hil içan cen Arbeeco hirian, ceina baita Hebron, Canaango lurrean: eta Abraham ethorri cen haren deithoratzera eta hari nigar ematera.
3 Eta deithoretic alchatu cenean, minçatu cen Sethen semeei, erraten ciotelaric:
4 Arrotz eta bideante bat naiz çuen lekuan: indaçue çuen artean hobi baten çucena ehorz deçadan ene hila.
5 Hethen semeec ihardetsi çuten, ciotelaric:
6 Ençun gaitzatzu, Jauna, gure artean çare Jaincoaren aitzindari bat: çure hila gure hobi hautatuetan ehorz çaçu: nihorc ecin debecatuco darotzu çure hila bere hobian eçarcea.
7 Abraham xutitu cen eta gurthu leku hartaco jendearen aitzinean, ceina Hethen ganic jausten baita:
8 Eta erran cioten: Ongui baçaitzue ehorz deçadan ene hila, ençun neçaçue, eta enetzat bitharteco hel çaquiozquite Efron Seorren semeari,