8 Eta erran cioten: Ongui baçaitzue ehorz deçadan ene hila, ençun neçaçue, eta enetzat bitharteco hel çaquiozquite Efron Seorren semeari,
9 Eman deçadan bere landa-çolan duen har-cilo bikuna: bere balio ederrean utz dieçadan çuen aitzinean eta eçar neçan hobi baten jabe.
10 Efron Hethen semeen artean egoten cen. Eta ihardetsi cioen Abrahami, hiri hartaco athera bilcen ciren guciec aditzen çutela, erraten çuelaric:
11 Ene Jauna, ez da hori hola içanen, bainan hobequi ençun çaçu erraten darotzudana: Ematen darotzut ene landa eta hartan den har-ciloa, ene populuaren semeac lekuco: ehorz çaçu çure hila.
12 Abraham gurthu cen toqui hartaco jendearen aitzinean.
13 Eta gucien erdian minçatu citzaioen Efroni: Othoizten çaitut ençun neçaçun; emanen darotzut dirua landarençat: har çaçu, eta hola ehorcico dut han ene hila.
14 Eta Efronec ihardetsi cioen: