1 Bada, Abraham çaharra cen eta adin handicoa, eta Jaunac benedicatu çuen gauça gucietan.
2 Eta erran cioen bere etcheco sehi çaharrenari, bere ontasun gucien buruco çuenari: Eçar çaçu çure escua ene ixterraren gainean,
3 Jaunaz, ceru-lurren Jaincoaz cin eguin deçaçun ez duçula ene semearençat emaztetzat onhetsico Canaan, ni nagoen toquico alabaric;
4 Bainan goanen çarela ene herri eta ene ahaidegora, eta handic hartuco duçula Isaac ene semearençat emaztea.
5 Sehiac ihardetsi cioen: Emaztequiric ez bada enequin toqui huntara ethorri nahi denic, bihurtu behar dut çure semea ilki çaren lekura?
6 Abrahamec erran cioen: Beguira duçula ene semea behinere hara bihurraraztetic.
7 Jainco Jaun cerucoac ene aitaren etchetic eta ene sor-lekutic atheratu nauenac, niri minçatu eta cinequin erran darotanac: Çure ondoregoari emanen diot lur hau; berac igorrico du aingueru bat çure aitzinean, eta handic hartuco duçu emazte bat ene semearençat.