11 Eta ilhuncean cameluac gurraraci cituenean hiritic hurbil, putzu baten aldean, emaztequiac urquetara atheratzen ohi diren tenorean, erran çuen:
12 Jauna, Abraham ene nausiaren Jaincoa, hel çaquizquit, othoi, egun, eta ikustate içan çaçu Abraham ene nausiarençat.
13 Huna non naicen ithurri baten ondoan eta hiri hortaco egoiliarren alabac ilkico dira urquetara.
14 Beraz nescatcha ceinari erranen baitiot: Makur diçadaçu çure pegarra edan deçadançat, eta ihardetsico darotana: Edan çaçu, eta çure cameluei ere emanen diotet edatera: hura içan bedi Isaac çure cerbitzariarençat bereci duqueçuna: eta hortaric eçagutuco dut ikustate içan duçula ene nausiarençat.
15 Solas horiec bere baithan iragan cituen orduco, huna Errebeca, Melca Abrahamen anaia Nacorren emaztearen seme Bathuelen alaba, ilkitzen cela, pegarra soin gainean ekarcen çuela.
16 Nescatcha bat cen hainitz gogaragarria, eta doncella osoqui ederra, guiçonic eçagutugabea: ithurrian içaturic eta pegarra betheric, guibelera itzulcen cen.
17 Sehia aitzinera goan citzaioen eta erran cioen: Indaçu çure pegarretic ur xorta bat edatera.